Formakuntzaren informazioa
1. Aurkezpena eta helburuak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzuak prestakuntza-plan espezializatu bat jarri du abian Gipuzkoako gizarteratzeko eta indarkeria matxistaren arretarako gizarte-zerbitzuen sareko profesionalentzat.
Planaren helburua da oinarrizko prestakuntza komuna ematea bigarren mailako arretako sareko profesional guztiei, esku-hartze ereduaren aldaketan aurrera egiteko eta ezagutza eta oinarrizko gaitasun komunak ziurtatzeko.
Zehazki, hauek dira ikastaroaren helburuak:
- Esku-hartzea gizarte-bazterkeriaren eta indarkeria matxistaren arretan kokatzea, araudi- eta legegintza-esparruari eta arreta-ereduari dagokienez.
- Gizarteratzeko zerbitzuetako erabiltzaileen arretaren oinarri etiko eta kontzeptualen hasierako ikuspegia eskaintzea.
- Balorazio-prozesuaren kontzeptuzko oinarriak ematea, pertsonaren premietara egokitutako arreta garatzeko oinarri gisa balioko dutenak eta baliabide desberdinetatik arretaren lerrokatzea ahalbidetuko dutenak.
- Bazterkeriaren arloko eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen zerbitzu eta prestazioen katalogoa aurkeztea eta ezagutzea, eta zentro eta zerbitzu bakoitzean eskaintzen diren prestazio teknikoak zehaztea.
- Gizarteratzeko eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak artatzeko bigarren mailako gizarte-zerbitzu publikoen erabiltzaileekin esku hartzen duten profesionalen esku-hartze sozialaren koherentzia sustatzea.
- Arretaren pertsonalizazio- eta jarraitutasun-ikuspegia bultzatzea.
2. Oinarrizko ezaugarriak
Datak eta iraupena
Prestakuntza-plana oinarrizko prestakuntza-ikastaro batetik abiatuta antolatuko da eta bertan, 2022 eta 2023 urteetan zehar sareko profesional guztiek parte hartuko dute. Ikastaro bakoitzak 16 ordu izango ditu eta lau orduko lau saioren inguruan antolatuko da.
Modalitatea
Aurrez aurrekoa.
Ordutegia
9,30tatik 14,00ak arte.
Hizkuntza
Ikastaroen hizkuntza, bereizi gabe, euskara eta gaztelania izango dira.
3. Jomugako taldea
Prestakuntza-planaren hartzaile nagusiak Gipuzkoako gizarteratzeko eta indarkeria matxistaren arretarako bigarren mailako arretako sareko profesionalak dira: Foru sareko zerbitzuak kudeatzen dituzten erakundeetako zuzeneko arretako profesionalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzuko teknikariak.
Hala ere, Gipuzkoako Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako profesionalentzako plaza kopuru jakin bat aurreikusten da.
Bi urte hauetan, gutxienez 16 ikastaro egitea aurreikusten da; beraz, plan honetan 480-500 profesional inguruk parte hartuko dute.
4. Izena emateko modua
Inskripzioak ez daude irekita publiko orokorrarentzat. Prestakuntza-plan honetako ikastaro batean parte hartuko duten profesionalek barne-prozedura baten bidez eman dute izena.
5. Ikas materiala
Ikastaroarekin lotutako materiala (irakasleen aurkezpenak, dokumentu interesgarriak, etab.) ikasleen gunearen bidez eskura daiteke, eta espazio hori prestakuntza-plan honetan parte hartzen duten pertsonentzat erreserbatuta dago (barne-prozedura baten bidez hautatuak eta inskribatuak).
6. Ikastaroaren programa eta edukiak
1. Saioa. Aurkezpena eta erreferenzia-esparrua
Oinarrizko edukiak:
- Bazterkeriaren eta indarkeria matxistaren arloko eskumen-esparrua eta erreferentziazko arreta-eredua
- Oinarrizko arau- eta eskumen-esparrua.
- Erreferentziako kudeaketa- eta arreta-eredua.
- Foru Zerbitzuaren helburuak eta oinarrizko antolaketa-elementuak.
- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren zerbitzuetarako sarbidearen eta arretaren oinarrizko prozedurara hurbiltzea.
- Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzuaren zentroen eta zerbitzuen sailkapena.
-
Gizarte-premiak eta politika publikoak
- Testuinguru-adierazleak: fenomeno soziodemografiko eta sozioekonomiko nagusiak
- Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren irismena, bilakaera eta egoera horiek eragindako pertsonen ezaugarriak.
- Pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako politika publikoak Euskadin
Irakaslaria:
- Lehengo zatia: Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzua (GFA).
- Bigarren zatia: SIIS Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzua.
2. Saioa. Gizarteratzeko eta indarkeria matxistaren arretako Gizarte Zerbitzuak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren esparruan
Oinarrizko edukiak:
- Gizarteratzeko eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko eremuko gizarte-zerbitzuak, Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko 185/2015 Dekretuaren esparruan.
- Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa eta Gizarte Zerbitzuen Mapa Euskadin.
- Plangintza-tresnak Gipuzkoan.
- Gizarteratze-eremuarekin lotutako beste plan batzuk.
- Etorkizuneko erronkak. Gizarte Zerbitzuen ekintzarako, egituraketarako eta kudeaketarako orientabide eta irizpideak, Gizarte Zerbitzuen egungo egoerari erantzuteko: gizarte-testuingurua eta barne-egoera.
Irakasleria:
- EDE Fundazioa.
3. Saioa. Pertsonalizazioa eta esku-hartze soziala gizarteratzearen eremuan
Oinarrizko edukiak:
- Arau-esparrua.
- Diagnostikoa. Gizarte-bazterkeria kategoria diagnostiko gisa eta Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresnaren aplikazioa.
- Esku-hartzea eta laguntzak ematea.
- Jarraipena eta ebaluazioa.
Irakasleria:
- Emaús Fundazio Soziala.
4ª Saioa. Etika ikuspegia gizarteratzeko prozesuetan
Oinarrizko edukiak:
- Esku-hartze sozialaren oinarri etikoak.
- Etika esku-hartze sozialari aplikatuta.
Irakasleria:
- Deustuko Unibertsitatea.
7. Informazio gehiago
Inti Fraile Aranburu:
- Email: ifraile@siis.net
-
Tel.: 943 42 36 56
Egutegia
Ikastaroa 2022ko eta 2023ko otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean, irailean, urrian eta azaroan egingo da. Oinarrizko ikastaro bakoitza aurreikusitako hilabete bakoitzean da, eta ostiraletan egingo diren lau saioetatik abiatuz antolatzen da. Zehazki, ikastaroak eta saioak hilabete eta egun hauetan egingo dira 2022an eta 2023an:
Urtea | Hilabetea | Saioak | |||
---|---|---|---|---|---|
1 | 2 | 3 | 4 | ||
2022 | Otsaila | 4 | 11 | 18 | 25 |
Martxoa | 4 | 11 | 18 | 1* | |
Apirila | 1 | 8 | 27** | 29 | |
Maiatza | 6 | 13 | 20 | 27 | |
Ekaina | 3 | 10 | 17 | 24 | |
Iraila | 8*** | 16 | 23 | 30 | |
Urria | 7 | 14 | 21 | Azaroak 3 | |
Azaroa | 4 | 11 | 25 | 30 | |
2023 | Otsaila | 3 | 10 | 17 | 24 |
Martxoa | 3 | 10 | 17 | 31 | |
Apirila | Martxoak 31 | 14 | 21 | 28 | |
Maiatza | 5 | 12 | 19 | 26 | |
Ekaina | 2 | 9 | 16 | 23 | |
Iraila | 8 | 15 | 22 | 29 | |
Urria | 6 | 11 | 20 | 27 | |
Azaroa | 3 | 10 | 17 | 24 |
Lekua
Ikastaroen formatua aurrez-aurrekoa da eta Donostian emango dira, Anoetako Kirol Etxean (Anoeta pasealekua, 5).