Formakuntzaren informazioa
1. Aurkezpena eta helburuak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzuak prestakuntza-plan espezializatu bat jarri du abian Gipuzkoako gizarteratzeko eta indarkeria matxistaren arretarako gizarte-zerbitzuen sareko profesionalentzat.
Helburu orokorra arreta-eredu komun baterantz aurrera egitea da. Prestakuntza-plan honen helburu negusietako bat, beraz, oinarri tekniko eta kontzeptuak batzuk finkatzen joatea da bigarren mailako gizarte zerbitzu publikoen erabiltzaileekin esku hartzen duten profesionalen esku-hartze sozialean, gizarteratzea eta indarkeria matxistaren arretako eremuan.
Prestakuntza-plan honek helburu horiekin bat datozen hainbat prestakuntza-ekintza barne hartzen ditu. Horietako bat monografikoen programa hau da, alderdi eta gai zehatzak zehatzago jorratzea helburu duena. Planteatutako ziklo monografikoak Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzuak bultzatu nahi duen arreta-ereduaren eremu, ikuspegi eta kontzeptu garrantzitsu batzuei buruzkoak izango dira. Helburua ikastaroen arteko osagarritasuna sustatzea da, nahiz eta kasu batzuetan edukiak nolabait gainjarri daitezkeen.
Monografikoen programa ere foru sareko erakundeetan lan egiten duten esku-hartze zuzeneko profesionalei zuzenduta egongo da. Horregatik, monografiko hauek aplikatuak eta parte-hartzaileak izatea lortu nahi da.
2. Oinarrizko ezaugarriak
Datak eta iraupena
Guztira, zazpi monografiko eskainiko dira, 8 eta 12 ordu bitartekoak. Lehenengoa 2023ko otsailean izango da eta azkena azaroan.
Modalitatea
oro har, monografikoak presentzialak izango dira, nahiz eta baten bat formatu mistoan egin (online/presentziala).
Ordutegia
Ordutegia desberdina da ikastaro monografikoaren arabera.
Hizkuntza
Funtsean, gaztelaniaz izango dira.
3. Jomugako taldea
Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzuko programa eta zerbitzuak kudeatzen dituzten erakundeetan lan egiten duten profesionalak. Parte-hartzaile kopuruari dagokionez, 40 pertsona inguru izango dira ikastaro bakoitzeko. Hau da, guztira 280 bat pertsonak hartuko dute parte. Taldeetan aniztasuna eta hainbat erakunderen parte-hartzea sustatzeko, monografiko bakoitzeko plaza kopuru jakin bat zehaztuko da erakunde bakoitzeko.
4. Izena emateko modua
Inskripzioak ez daude irekita publiko orokorrarentzat. Ikastaro hauetako batean parte hartuko duten profesionalek barne-prozedura baten bidez eman dute izena.
5. Ikas materiala
Ikastaroarekin lotutako materiala (irakasleen aurkezpenak, dokumentu interesgarriak, etab.) monografiko bakoitzaren ikasleen gunearen bidez eskura daiteke, eta espazio hori ikastaro hauetako batean parte hartzen duten pertsonentzat erreserbatuta dago (barne-prozedura baten bidez hautatuak eta inskribatuak).
6. Ikastaro monografikoak eta hizlariak
1. Gizarteratzeko esku-hartzean ikuspegi etikoa txertatzea
Hizlaria: Marije Goikoetxea Iturregui. Bilboko Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
Deskribapena: etikari buruzko monografiko honen helburua sareko profesionalentzako pentsatuta dagoen oinarrizko ikastaroko edukiak zabaltzea eta, batez ere, kasu praktikoen bidez esku-hartze sozialean sor daitezkeen arazo etikoak landu eta jorratzea da. Horretarako, parte-hartzaileek galdetegi bati erantzungo diote ikastaroa hasi aurretik, profesionalek beren praktika profesionalean -banakakoan zein kolektiboan- maizen aurkitzen dituzten arazo etikoak identifikatzeko. Helburu horrekin, irtenbide zuhurrak eta optimoak bilatzeko deliberazio-metodologia erabiliko da. Gai nagusiak, besteak beste, hurrengoko arazoei heltzeari buruzkoak izango dira: justiziazkoak, praxi onari buruzkoak, autonomia baloratu eta errespetatzekoak eta autonomia hauskorra edo mugatua duten pertsonak babestekoak.
Iraupena: 10 ordu, 5 orduko bi saiotan banatuta.
Formatua: aurrez-aurrekoa.
Datak eta ordutegia: otsailak 9 eta 16, 9,00h-tatik 14,00h-ak arte.
2. Perspektiba sexologikoa esku-hartze sozialean
Hizlariak: Maite Higuero / Ainara Brusau. Mahibar&Co.
Deskribapena: Mahibar&Co.Sexologia-k ikuspegi sexologikoa esku-hartze sozialera hurbildu nahi duen prestakuntza-ziklo bat eskaintzen digu, gizarte zerbitzuen sistemako hainbat zerbitzutatik artatzen diren pertsonen dimentsio sexuala ulertzeko ideiak eta kontzeptuak partekatuz. Patriarkatuaren eta matxismoaren aurkako analisi kritikoa eta ekintza borrokalaria giza sexu-egitatearen izaera dinamikoaren ezagutzarekin osatu behar dira; hau da, gutako bakoitza izaten ari garen prozesu biografiko, plastiko eta askotarikoarekin. Prozesu horretan, alderdi biologikoek, ebolutiboek, kulturalek, sozialek edo psikologikoek hartzen dute parte eta, jakina, baita alderdi sexualek ere (genesikoak, erotikoak, hedonikoak, afektiboak, erlazionalak). Dimentsio konplexu eta berezia denez, eta arreta integrala bermatze aldera, ezinbestekoa da gizarteratze eta babesgabetasun-prozesuetan laguntzen duten figura profesionalek, besteak beste, ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea, subjektu bakoitzean, haren berezitasunetan eta ahalmenetan oinarritutako arreta ulertzeko eta ahalbidetzeko.
Iraupena: 12 ordu, lau ordutako hiru saiotan banatuta.
Formatua: aurrez-aurrekoa.
Datak eta ordutegia: otsailak 22, martxoak 29 eta apirilak 26, 9,30tatik 13,30ak arte.
3. Pertsonan oinarritutako ikuspegia
Hizlaria: Nuria Ambros Roig. Co-fundadora de Numa360.
Deskribapena: ikaskuntza-esperientzia hau pertsonarengan oinarritutako ikuspegiaren inplikazioen ikuspegi praktikoa sortzean datza. Zeharkako ikuspegia eskaintzen du, pertsonarengan eta ingurune naturalean arreta handiagoa jartzen duten zerbitzu pertsonalizatu eta malguagotarantz aurrera egiten laguntzen duena. Halaber, laguntzen pertsonalizazioan profesionalen gaitasunak hobetzen laguntzen du. Gai-ardatz nagusiak honako hauek izango dira: pertsonarengan oinarritutako ikuspegiaren kontzeptualizazioa, laguntzen pertsonalizazioa (adibidez, plan pertsonalak diseinatzea eta egitea), laguntza-rol berrien sorrera (laguntza-estiloak) edo baterako sorkuntza-prozesu estrategikoa (hola nola funtsezko arazoak eskaneatzea eta irtenbide berritzaileak asmatzea).
Iraupena: 12 ordu, sei ordutako bi saiotan banatuta.
Formatua: aurrez-aurrekoa.
Datak eta ordutegia: martxoak 9 eta 16, 10,00h-tatik 14,00ak arte eta 15,00h-tatik 17,00h-ak arte.
4. Gizarte-bazterkerian dauden pertsonei gizarte-laguntza eskaintzeko metodologiak: eskakizun-maila txikia eta kalteak murriztea
Hizlaria: Javier Prieto. Sant Joan de Déu gizarte zerbitzuetako pertsonei arreta emateko arloko zuzendariordea. Bartzelona.
Deskribapena: ikaskuntza-esperientzia hau pertsonarengan oinarritutako ikuspegiaren inplikazioen ikuspegi praktikoa sortzean datza. Zeharkako ikuspegia eskaintzen du, pertsonarengan eta ingurune naturalean arreta handiagoa jartzen duten zerbitzu pertsonalizatu eta malguagotarantz aurrera egiten laguntzen duena. Halaber, laguntzen pertsonalizazioan profesionalen gaitasunak hobetzen laguntzen du. Gai-ardatz nagusiak honako hauek izango dira: pertsonarengan oinarritutako ikuspegiaren kontzeptualizazioa, laguntzen pertsonalizazioa (adibidez, plan pertsonalak diseinatzea eta egitea), laguntza-rol berrien sorrera (laguntza-estiloak) edo baterako sorkuntza-prozesu estrategikoa (hola nola funtsezko arazoak eskaneatzea eta irtenbide berritzaileak asmatzea).
Iraupena: 10 ordu, 5 ordutako bi saiotan banatuta.
Formatua: aurrez-aurrekoa.
Datak eta ordutegia: maiatzak 16 eta 17, 9,00tatik 14,00ak arte.
5. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen ahalduntzea: esku-hartze profesionalean kontuan hartu beharreko gakoak eta elementuak
Hizlaria: Sara Ibarrola Intxusta. Ibain Aholkularitzako zuzendaria.
Deskribapena: ikastaro honetan, funtsean, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen ahalduntze-prozesuei laguntzeko elementuak ematen dira, esku-hartze profesionaletik abiatuta: eraldaketa prozesua, zeinaren bidez emakume batek “beste batzuentzat” izateari uzten dion eta “beretzat” izatera igarotzen den. Ahalduntze-prozesuak ulertzeko hainbat gako eskainiko dira, emakumeak boteretik urrundu ditzaketen edo, aitzitik, ahalduntzen laguntzen duten esku-hartzearen elementuak azpimarratuz. Horrela, monografiko honen bidez, ikuspegi praktiko batetik landu nahi da nola txertatu emakumeen ahalduntzea gizarte-eremuko profesionalen lanean, beren esku-hartzearen helmuga gisa.
Iraupena: 8 ordu.
Formatua: aurrez-aurrekoa.
Datak eta ordutegia: ekainak 6, 9,00tatik 14,00ak arte eta 15,00tatik 18,00ak arte.
6. Jokabide-laguntza positiboan trebatzea
Hizlaria: Almudena Calero Gil. Asprodisis Fundazioko aholkulari teknikoa. Plena Inclusión Andalucía.
Deskribapena: Jokabide-Laguntza Positiboaren eredua desgaitasunaren esparruan garatu da, baina gizarte-bazterketaren eremuan ere aplika daiteke, antzeko helburua eta beharretatik abiatzen baikara. Eredu honek jokabide-arazoak prebenitzen, proaktibitatea sustatzen edo harreman eta komunikazio positiboak ahalbidetuko dituzten testuinguruak sortzen saiatzen da. Metodologia bat da, planifikatzeko eta egiteko modu bat. Monografiko honetan, ereduaren oinarrizko printzipioak, ebaluazio integralaren eta testuinguruaren elementuak edo jokabidearen analisi funtzionala jorratuko dira. Gainera, ikuspegi praktiko batetik, Jokabide-Laguntza Positiboaren arabera planifikatzeko gako batzuk landuko dira, parte hartzen duten erakundeen kasu praktikoetatik abiatuta.
Iraupena: 12 ordu, hiru saioen banatuta.
Formatua: lehenengo saioa online eta beste biak aurrez-aurre.
Datak eta ordutegia: irailak 12 (online) eta irailak 25 eta 26 9,30tatik 14,00ak arte.
7. Jokabide bortitzei eta antisozialei aurre egiteko estrategiak
Hizlariak: saio bakoitza hizlari desberdinek emango dute. Horien artean, EHU-ko irakasleak edo IRSE-EBI eta Nuevo Futuro Navarra erakundeetako profesionalak daude:
- Aitziber Porras. Nuevo Futuro Araba.
- María Marco. Nuevo Futuro Araba.
- Ángel Estalayo. IRSE EBI.
- Olga Rodríguez. IRSE EBI.
- Israel Alonso. UPV/EHU
Deskribapena: monografiko hau UPV/EHU-k haur eta nerabe kalteberekin esku hartzeko estrategia psiko-hezigarriei buruz emandako unibertsitate-aditu batetik dator. Edukiak pertsona helduei eta gizarte-bazterkeriako egoeran daudenei ere egokituz, ikastaro honek hainbat tresna eskaini eta landu nahi ditu jarrera oldarkorrak, ezegonkorrak edo disruptiboak dituzten kasu konplexuekin esku-hartzeko. Arrisku-egoerak detektatzeko gakoak eta horiei aurre egiteko tresna psiko-hezitzaile batzuk emango dira. Ikuspegi praktiko batetik landuko diren hiru gai-ardatz nagusiak honako hauek dira: krisi-egoeren aurreko euspen fisikoa eta emozionala; Lotura Emozional Balidatzailea eta mentalizazioa estrategia gisa; eta akonpainamenduaren eta hezkuntza-loturaren garrantzia.
Iraupena: 12 ordu, lau ordutako hiru saiotan banatuta.
Formatua: aurrez-aurrekoa.
Datak eta ordutegia: azaroak 8, 15 eta 22, 10,00tatik 14,00ak arte.
7. Informazio gehiago
Inti Fraile Aranburu:
- E-maila: ifraile@siis.net
- Telefonoa: 943 42 36 56
Egutegia
MONOGRAFIKOA | SAIOAK | |||
---|---|---|---|---|
1ª | 2ª | 3ª | ||
I. Perspektiba etikoa | Otsailak 9 | Otsailak 16 | -- | |
II. Ikuspegi sexologikoa | Otsailak 22 | Martxoak 29 | Apirilak 26 | |
III. Pertsonan oinarritutako ikuspegia | Martxoak 9 | Martxoak 16 | -- | |
IV. Eskakizun-maila txikia eta kalteak murriztea | Maiatzak 16 | Maiatzak 17 | -- | |
V. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen ahalduntzea | Ekainak 6 | -- | -- | |
VI. Jokabide-laguntza positiboa | Irailak 12 | Irailak 25 | Irailak 26 | |
VII. Jokabide bortitzei eta antisozialei aurre egiteko estrategiak | Azaroak 8 | Azaroak 15 | Azaroak 22 |
Lekua
Ikastaroen formatua aurrez-aurrekoa da eta Donostian emango dira, Anoetako Kirol Etxean.