2022, Ekainak 21

Orona (Hernani)

Aurkezpena

Mintegi honen bidez, hausnarketa egin nahi da Gizarte Zerbitzuen ebaluazioari eta kalitateari buruz, pandemiaren eraginek markatutako testuinguruan, eta pertsonalizazioan eta bizi-kalitatean zentratutako esku-hartze ereduak aldatzeko beharra gero eta gehiago onartzen dela ikusita.

Ebaluazio, ikuskapen, kontu emate eta gardentasun mekanismoetan sakonduko da, emaitzak ebaluatu ahal izateko, pertsonen bizi kalitatea hobetzeari dagokionez.

Ildo horretan, mintegi honek Gipuzkoan, Nafarroan eta Pirinio Atlantikoetan bultzatzen ari diren esperientziak, ikaskuntzak eta tresnak partekatzea planteatzen du, bai Administrazio Publikoaren ikuspegitik, bai zerbitzuak ematen dituzten erakundeetatik. Mintegian arlo horretan espezializatutako jendeak parte hartu ahal izango du, bai administrazio publikoko eremu tekniko edo politikoko langileek, bai zerbitzuak ematen dituzten erakundeetako langileek, hirugarren sektoreko erakundeek edo gaian interesa duten esparru akademikoko pertsonek.