Formakuntzaren informazioa
Aurkezpena
Gizarte-politika guztietan, oro har, eta gizarteratzeko gizarte-zerbitzuetan, zehazki, arretarako paradigmak eta ereduak birplanteatzeko beharrak gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira. Gizarte inklusibo batean, herritarrek autodeterminazioa, parte-hartzea edo eskubideen berme handiagoa izatea, ahalik eta bizitza-kalitate handiena lortzeko laguntza egokiak izatea, gizarte zerbitzuen fokuen artean daude.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeen Arretako Zerbitzuak bultzatu nahi duen arreta-ereduarekin bat etorriz, Uda Ikastaro honen helburua da, besteak beste, gizarte-zerbitzuen erabiltzaile diren pertsonen parte-hartzeko eta autodeterminatzeko duten eskubideari buruzko hausnarketa bultzatu eta erraztea. Era berean, garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko prozesuen ahalduntzeak duen garrantziaz hausnartzea ere.
Gako horiek abiapuntu, aurten Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeen Arretako Zerbitzuak bi ikastaro berezi, baina harremandu, sustatuko ditu.
Lehenengoa, aurreko egunean ospatuko dena, parte-hartzeari, autodeterminazioari eta ahalduntzeari buruzko ikastaroaren bigarren edizioa da, eta, batez ere, hainbat eremutatik gizarteratze-prozesuren bat pasa duten edo dauden pertsonak izango dira protagonista, iaz egindakoari jarraipena emanez.
Ikastaro honetan, bigarrena, batez ere gizarte-zerbitzuen eremuan esku-hartze sozialean lan egiten duten profesionalentzat (gizarte-bazterkeria edo -arriskuan dauden pertsonekin, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeekin, desgaitasunen bat dutenekin edo osasun mentaleko arazoak dituztenekin...). Ikastaro hau gizarte-politiken plangintzan eta kudeaketan lan egiten duten profesionalentzat ere zuzenduta dago. Gizarteratzeko eta esku-hartze sozialeko prozesuetan pertsonen autodeterminazioa, parte-hartzea edo ahalduntzea sustatzeko eredu, ikuspegi edo metodologietako batzuk jorratuko dira, zerbitzuetan pertsonengan baino gehiago zentratutako ereduak birplanteatzeko beharraren esparruan.
Helburuak
-
Erabiltzaileen parte-hartzearen, autodeterminazioaren eta ahalduntzearen garrantzia aztertzea eta sakontzea, garapen pertsonaleko eta gizarteratzeko prozesuak sustatzeko eta bermatzeko.
-
Elementu horiek gizarteratze-prozesuetan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko dituzten inplikazioak aztertzea.
-
Laguntza pertsonalizatuetan oinarritutako eredu eta desinstituzionalizazioak gizarte-zerbitzuak pertsonalizatzeko bidean duten garrantziari buruz hausnartzea, baldin eta zerbitzu horien foku nagusia pertsonak badira, eta ez zerbitzuak.
-
Parte-hartzea, autodeterminazioa eta pertsonen ahalduntzea sustatzen laguntzen duten eredu eta ikuspegiekin lotutako esperientziak aurkeztea.
Programa
Programa
Goizeko saioa | |
09:00 - 09:30 | Inaugurazio instituzionala eta arreta-ereduaren kokapena, parte-hartzearen, autodeterminazioaren eta ahalduntzearen kontzeptuetatik abiatuta |
| Gipuzkoako Foru Aldundia Francisco Javier Leturia. Gizarte Inklusiorako eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretarako Zerbitzua. Gipuzkoako Foru Aldundia. |
09:30 - 10:15 | Ponentzia. Desinstituzionalizazioa: komunitatean ondo bizitzea |
| Berta González Anton. Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzaren Kabinetea. Gizarte Eskubideen Ministerioa eta Agenda 2030. |
10:15 - 11:00 | Ponentzia. Laguntza pertsonalizatuak: Apoyos 2030 eredua |
| Nuria Ambros Roig. Numa360. |
11:00 - 11:30 | Atsedena |
11:30 - 13:15 | Mahaia. Kasu konplexuen eta jokabidearen analisi funtzionalaren aurrean esku hartzeko ikuspegiak eta metodologiak |
| Kalteak murriztetik eta eskakizun txikitik laguntzeko metodologiak. Charo Sillero. HSJD Bartzelona. Lotura Emozional Balidatzailea. Olga Rodríguez. IRSE-EBI. Jokabide-Laguntza Positiboa. Almudena Calero. Asprodisis Fundazioa. Moderatzailea: Mikel Castander. Zabalduz |
13:15 – 15:15 | Bazkaria |
Arratsaldeko saioa | |
15:15 - 16:00 | Gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonek politika publikoen diseinuan parte hartzea |
| Elena de la Hera. EAPN Euskadi. |
16:00 - 16:45 | Mahaia. Gizarteratzeari eta indarkeria matxistari arreta emateko parte-hartze proiektua |
| Itziar Calvo. Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua. GFA. Francisco Javier Leturia. Gizarte Inklusiorako eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretarako Zerbitzua. GFA. PROMETEA. Proiektuko bi parte-hartzaile. |
16:45 - 18:15 | Mahaia. Autodeterminazioa, parte-hartzea eta ahalduntzea: esperientzien aurkezpena |
| BAGARA. María Nogues. Gureak. NEU. Leyre Lasa. Goyeneche Fundazioa. LAS PODEROSAS. Joy Ogbeide. Acción Contra la Trata Asoziazioa. |
18:15 - 18:30 | Ondorioen saioa |
| Gipuzkoako Foru Aldundia. |
Publikoa
- Publiko orokorra
- Profesionalak: gizarte-zerbitzuen eremuan esku-hartze sozialean lan egiten duten profesionalentzat (gizarte-bazterkeria edo -arriskuan dauden pertsonekin, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeekin, desgaitasunen bat dutenekin edo osasun mentaleko arazoak dituztenekin...). Ikastaro hau gizarte-politiken plangintzan eta kudeaketan lan egiten duten profesionalentzat ere zuzenduta dago.
Izen-emateak eta informazio gehiago
Matrikulatzeko eta ikastaroari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, klikatu hemen.
Bultzatzailea
Servicio de Inclusión Social y Atención a Mujeres Víctimas de Violencia Machista. Diputación Foral de Gipuzkoa. | ||
Antolatzaileak | SIIS Servicio de Información e Investigación Social | |
Fundación Cursos de Verano de la UPV - UIK |
Egutegia
2023ko uztailak 18.
Lekua
Miramar Jauregia - Donostia-San Sebastián.