-
Laburpena
Memoria honetan 2023an zehar egindako jarduera garrantzitsuenak jasotzen dira, kudeatutako programa eta prestazioak kontsultatzeko aukera eman eta Departamentuak egindako jarduerei buruzko ikuspegi orokorra eta zeharkakoa eskaintzeko.
-
Laburpena
Txosten honetan, 2022an egindako Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkestaren (GPGBI) emaitzak aurkezten dira. Eragiketa estatistiko honen laugarren edizioa da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuak, eta jarraipena ematen die 2012, 2014 eta 2018an egindakoei. Inkesta horretan, Gipuzkoako pobrezia-egoerak, gabezia materiala, desberdintasuna edo gizarte-bazterkeria zenbaterainokoak diren aztertzen da, eremu horretako ohiko adierazleak erabiliz, baita gipuzkoarren bizi-baldintzak ere, eta egoera horiek eragindako biztanleen ongizatean pobreziak eta gizarte-bazterkeriak duten eragina aztertzen da berariaz.
-
Laburpena
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 15/2008 Legeak jasotzen duen bezala, Eusko Jaurlaritza behartuta dago lau urtean behin Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategiko bat egitera, foru-aldundiekin eta udalekin koordinatuta. Plan horretan, halaber, Gizarte Zerbitzuen Mapa baten garapena aurreikusten da. Gipuzkoaren kasuan, Foru Aldundiak Gizarte Zerbitzuen lau Mapa egin ditu, azkena 2018-2021 aldiari dagokiona. Txosten honetan azken maparen ebaluazioa jasotzen da.
-
Laburpena
Dokumentu honetan laburbiltzen dira Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen esparruan antolatzen dituen Jardunbide Egokien IV. Jardunaldiak, Gizarte Politiketako Departamentuko Gizarteratze eta Indarkeria Matxistaren Biktima diren Emakumeei Laguntzeko Zerbitzuari lotutako gizarte-erakundeek beren erakundeetan gauzatzen dituzten jardunbide egokiak aitortu eta ikastea helburu dutenak. Laugarren edizio honek erakundeetan berdintasuna sustatzea du ardatz.
-
Laburpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuak egindako 10 urterako aurreikuspen batean ondorioztatu da, pandemiaren aurreko joerari jarraituz, lor daitezkeen baino egoitza-plaza gehiago beharko liratekeela. Beraz, beste bide batzuk bilatu behar dira behar duten pertsonei laguntzeko. Txosten honetan, beste zerbitzuek egoitzetan duten eragina erakusten da, eta egoitza-erabiltzaileen ('Egoitza' taldea) eta ez direnen ('Fuera' taldea) arteko alderaketa egiten da.
-
Laburpena
Memoria honetan 2022an zehar egindako jarduera garrantzitsuenak jasotzen dira, kudeatutako programa eta prestazioak kontsultatzeko aukera eman eta Gizarte Politiketako Departamentuak egindako jarduerei buruzko ikuspegi orokorra eta zeharkakoa eskaintzeko.
-
Laburpena
Gipuzkoa 20>30 Agenda: Trantsizioko Gizarte Politikak ahalegin kolektiboa da, gizarte-politikak etorkizuneko palanka gisa kokatzeko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko arreta- eta zaintza-eredua eraldatzea ahalbidetuko duen bidea, bidezidor bat eskaintzeko, elkarlaneko gobernantzan, gizarte-esperimentazioan eta ebaluazio sistemikoan oinarrituta.
-
Laburpena
Gipuzkoa, etorkizuneko egoitzaranzko trantsizioa’ Liburu berdea, Gizarte Politiketako Departamentuak egina (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta kontsulta publikoan jarria, gizarte politikako palankei eta jarduerei buruzko ikuspegi adostu bat eskaintzen du, Gipuzkoako egoitza zentroetan arreta eta zaintza ereduaren trantsizioa sustatzeko.
-
Laburpena
Dokumentu honek jasotzen ditu babes sisteman artatutako haur eta nerabeekin eta familia biologiko eta harreragileekin egindako partaidetza prozesuaren emaitzak, Haurren Babesgabetasuna Prebenitzeko eta Artatzeko Plan berriaren oinarriak eta printzipioak zehazteko ezinbestekoa. “Entzute” lan horretatik funtsezko ondorioak atera dira, haurrak eta nerabeak babesteko prozesua lurraldean berme guztiekin gara dadin.
-
Laburpena
Txosten hau Emakumeen aurkako indarkeriaren arloan esku hartzeko ereduaren gakoak eta arretarako gomendio praktikoak biltzen dituen dokumentuaren bertsio laburtua da. Lan horren helburua da Gipuzkoako Foru Aldundiak indarkeria matxistaren biktimen eskura jartzen dituen zerbitzuek printzipio eta balio berberekin lerrokatutako erantzun koherentea eman dezatela, eta horrek kalitate estandar komunak ezartzen lagundu dezala.
-
Laburpena
Lan honen helburua da Gipuzkoako Foru Aldundiak indarkeria matxistaren biktimen eskura jartzen dituen zerbitzuek printzipio eta balio berberekin lerrokatutako erantzun koherentea eman dezatela, eta horrek kalitate estandar komunak ezartzen lagundu dezala.
-
Laburpena
Hasierako dokumentu honek Elkar-EKIN II. Gizarteratzeko Planaren Esparru Estrategikoa jasotzen du, estrategiari atxikitako eragileen jarduna bideratu nahi duena zuzentarauen eta gomendioen bidez. Bigarren plan honen lehentasunak, helburuak eta orientabideak zehazteaz gain, dokumentuan bazterketarekin lotutako gizarte-premiei eta gizarteratzeko gizarte-zerbitzuen sarearen irismenaren inguruko diagnostikoa jasotzen da, baita lehen Planaren ebaluazioa ere.
-
Laburpena
Dokumentu honek, Elkar-EKIN Gipuzkoako Gizarteratzeko II. Planaren Esparru Estrategikoa jasotzen du, modu laburtuan. Bertan hainbat alderdi deskribatzen dira, hala nola, Planaren irizpide orokorrak eta printzipio gidariak, arreta-eredua edo lehentasunezko arreta-premiak eta egoerak.
-
Laburpena
Elkarekinez aliantza, gizarte inklusioaren aldeko Gipuzkoaren konpromisoa da. Gizarte-erakundeek eta erakunde publikoek bere gain hartzen dituzte konpromiso hauei zentzua emango dieten jarduera zehatzak, akordio zabal eta lankidetza-izpirituarekin Gipuzkoa gizarteratzeko lurralde bihurtzeko.
-
Laburpena
Gida honen funtsa, nagusiki, Gipuzkoako gizarte zerbitzuak egun duten konfiguraziotik arreta-eredu pertsonalizatuago batzuetara eramateko prozesua zilegitzeko antolamendu-formulak garatzen laguntzea da edozein kasutan: komunitarioagoak, integratuagoak eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen eskubide, abagune, premia, iguripen eta baloreetara gehiago begiratuko dutenak izan daitezen.
-
Laburpena
Jardunbide egokitzat hartzen dugu balioetsi ahal izateko behar beste denboraz praktikan jarri den esperientzia edo esku-hartze bat, ongi funtzionatu duena, emaitza onak eman dituena eta beste erakunde batzuetan arrakasta bertsuarekin aplikatzeko modukotzat jotzen dena. Hori dela-eta, ezagutarazi era partekatu beharrekotzat irizten zaio, Gipuzkoako gizarteratze-arloko foru-sare osoak onura atera ahal izan diezaion pilatutako esperientziari eta ikasitakoari.
-
Laburpena
2021ean, COVID-19k eragindako pandemiaren aurrerapenarekin, beharrak aldatu dira. Osasun-krisi honek mahai gainean jarri du etxeko arreta indartzearen garrantzia eta gizarte-baliabideen birkonfiguratzea ere markatu du, arreta- eta zaintza-eredu berri bat eratzeko helburuarekin aurkeztu den 2020-2030 Agendaren eskutik. Memoria honetan, 2021ean zehar egindako jarduera garrantzitsuenak jasotzen dira, kudeatutako programa eta prestazioak kontsultatzeko aukera eman eta Gizarte Politikako Departamentuak egindako jarduerei buruzko ikuspegi orokorra eta zeharkakoa eskaintzeko.
-
Laburpena
Azterketa honek Gipuzkoako adinekoentzako egoitza-zentroen egungo egoerari buruzko analisi bat eskatzen du. Txostenak COVID-19aren pandemiak izan duen inpaktua, egoiliarren bizi kalitatea, berrikuntzarako aukerak eta egoitzen etorkizuna ditu aztergai.
-
Laburpena
Memoria honetan 2020an zehar egindako jarduera garrantzitsuenak jasotzen dira, kudeatutako programa eta prestazioak kontsultatzeko aukera eman eta Gizarte Politikako Departamentuak egindako jarduerei buruzko ikuspegi orokorra eta zeharkakoa eskaintzeko. COVID-19ak eragindako pandemiaren etorrerak Departamentuaren jarduera-eremuetan izan duen eragin handia ahaztu gabe.
-
Laburpena
Azterlan honen helburua da Gipuzkoako eta Euskadiko gizarte-zerbitzuen gastu- eta finantzaketa-ereduak ikuspegi konparatu batetik aztertzea, gizarte-zerbitzuen sistemak finantza publikoen jasangarritasunari begira planteatzen dituen benetako erronkak testuinguruan kokatzeko eta neurtzeko. Ildo horretan, azterlanak aztergai ditu zahartzearekin lotutako Euskadiko gizarte-zerbitzuen iraganeko eta, ahal den neurrian, etorkizuneko gastu-ereduak nahiz beste herrialde batzuek gizarte-zerbitzuen finantzaketaren erronkari aurre egiteko garatu dituzten finantzaketa-tresnak. Azterketa horretatik abiatuta, gogoeta batzuk planteatzen ditu txostenak, zahartzearekin lotutako gizarte-zerbitzuen etorkizuneko jasangarritasunari buruz, erabilitako gastu- eta finantzaketa-ereduen belaunaldi arteko dimentsioari buruz eta jasangarritasunaren kontzeptuari berari buruz.
-
Laburpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailak, 2016an, erakunde publiko eta sozialekin batera, Gipuzkoako agenda politikoan Gizarte Inklusioa ezarriko zuen Plan bat eratzeko erronka hartu zuen. Plan horren izena Elkar-EKIN da, batera egindako lanean oinarritzen dela nabarmentzeko. Gizarteratzeko Plana egiteko, erakunde publiko guztien, gizarte arlokoen eta ahal duten edo nahi duten beste agente batzuen parte hartzea ere lortu nahi izan dugu. Elkar-EKIN uneko marko arauemailea eta estrategikoarekin eta, gizarte inklusioaren arloan aurrera eramaten ari diren ekimen eta plan ezberdinekin parekatuta garatzen da, honela, ahultasun eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei arreta eraginkor eta efizientea garatzea ahalbidetuko duen estrategia koordinatu batera iritsi ahal izateko.
-
Laburpena
Gizarteratzean eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta ematean esku hartzeko jardunbide egokien dokumentu honek (2019) esperientziak eta ezagutzak partekatzeko eta sinergiak sortzeko oinarri izan nahi du, pertsonen beharretara hobeto egokitutako esku-hartzeak egiten laguntzeko. Hirugarren sektoreko erakundeak, erakunde publikoak eta unibertsitateak gizarteratzen laguntzeko eta egoera ahulean eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko egiten ari diren ekimen eta esku-hartze horien zati bat ikusarazteko tresna izan nahi du. Etorkizuneko proposamen, planteamendu eta esku-hartze bateratuetarako oinarri izan daitezkeen ekimenak.
-
Laburpena
Memoria honetan 2019an zehar egindako jarduera garrantzitsuenak jasotzen dira, kudeatutako programa eta prestazioak kontsultatzeko aukera eman, eta Gizarte Politikako Departamentuak egindako jarduerei buruzko ikuspegi orokorra eta zeharkakoa eskaintzeko.
-
Laburpena
Gipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkestaren (GPGBI) emaitzak aurkezten dira txosten honetan, 2017 urteko bukaera eta 2018ko hasiera bitartean egindakoa. Operazio estatistiko honen hirugarren bolada da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuak sustatua, eta 2012 eta 2014 urtekoei jarraipena ematen diena. Inkesta honetan, Gipuzkoako pobrezia-, gabezia-, desberdintasun- eta bazterkeria-egoeren hedapena (arloko ohiko adierazleak erabilita) aztertzeaz gain, biztanleria gipuzkoarraren bizi-baldintzak aintzat hartzen dira; eta egoera horiei aurre egin behar dien biztanleriaren ongizateari pobreziaren eta gizartebazterketaren eragina berariaz aztertzen da.
-
Laburpena
Memoria honetan 2018an zehar egindako jarduera garrantzitsuenak jasotzen dira, kudeatutako programa eta prestazioak kontsultatzeko aukera eman, eta Gizarte Politikako Departamentuak egindako jarduerei buruzko ikuspegi orokorra eta zeharkakoa eskaintzeko.
-
Laburpena
Txosten honen helburua gogoeta eta erabaki-hartzea erraztea da Gipuzkoako gizarteratzeko Gizarte Zerbitzuen balizko berrantolaketa bat aintzat hartuta, zerbitzu horiek udalen arteko artikulazio hobea izateko -Gizarte Zerbitzuetako 12/2008 Legearen eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen esparruan, eta egungo arautegi-esparrurik aldatu beharrik gabekoa-, gizarte-zerbitzuetako lehen- eta bigarren-mailako arretaren prestazio bateratua emanda, eta/edo gizarteratzeko gizarte-zerbitzuen lehen-mailako arreta udalez gaindiko erakunde batek edo batzuk eskaintzea.
-
Laburpena
Gipuzkoako gizarte zerbitzuen 2018-2021 Maparen 2018ko ekitaldiko ebaluazioa egiten da txosten honetan, zehazki Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumeneko bigarren mailako arreta zerbitzuen ingurukoa. Maparen lehenengo hiru helburu nagusiak aztertzen dira txostenaren lehen ataletan, laugarren atalean ondorio nagusiak jaso dira, eta 2019-2021 hirurtekorako gomendio batzuk bildu dira bosgarren atalean. Txosten hau erabat osatzeko, eranskin gisa ageri dira Maparen helburuak, 2018ko ekitaldirako aurreikusitako adierazle, helburu eta aurrerakuntza mailekin.
-
Laburpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Gizarteratzeko Plana bultzatu nahi du gizarte entitate, udal eta beste erakunde publiko batzuen laguntzarekin; izan ere, plan horren helburua da gizarteratzearen inguruan gaur egun dauden politika sektorial ezberdinak antolatzea, eta gizarteratzearen xedeari modu eraginkorrean ekiteko estrategia berriak bultzatzea. Dokumentu honek 2016-2017 epearen lanaren laburpena aurkezten du eta 2017-2018rako Ekintza Plana.
-
Laburpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Gizarteratzeko Plana bultzatu nahi du gizarte entitate, udal eta beste erakunde publiko batzuen laguntzarekin; izan ere, plan horren helburua da gizarteratzearen inguruan gaur egun dauden politika sektorial ezberdinak antolatzea, eta gizarteratzearen xedeari modu eraginkorrean ekiteko estrategia berriak bultzatzea. Dokumentu honek Elkar-EKIN 2016-2020 planaren laburpena aurkezten du, baita 2016-2017 epeko Ekintza Plana ere.
-
Laburpena
Dokumentu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren proposamena da, Lurraldean 2018-2022rako enplegagarritasuna eta aktibazio inklusiborako estrategia ezartzeko. Honen bitartez, ekonomiaren indarberritzea eta lehiakortasuna, kalitatezko enplegua eta gizarte politikak xede dituen estrategia integratu baten garapena bultzatu nahi da, pertsonen kohesio soziala hobetzeko.
-
Laburpena
Dokumentu honek Gipuzkoako gizarte zerbitzuetako enpleguaren hazkundea eta sektorearen potentziala aztertzeko helburua du. Horretarako eskualdeka sakondu, zenbatu eta ebaluatuko ditu Lurraldean bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden biztanle-multzoa eta hauek Gizarte Zerbitzuetako sektorean izan dezaketen integrazio laborala ahalbidetu dezaketen neurriak proposatzen ditu.
-
Laburpena
Dokumentu honek bazterketa egoeran dauden gizataldeek Gipuzkoako industria, ostalaritza, enplegu zuri eta berdean izan dezaketen laneratze aukeren prospekzioa burutzea du helburu, baita aipaturiko kolektiboen enplegagarritasunari laguntzeko jardueren proposamena egitea ere.
-
Laburpena
Dokumentu honen helburua Gipuzkoan eskualdeka laneratzeko enpresa berrien sorrerarako ekimenak identifikatzea da. Laneratzeko enpresa berriak sortzearen aldeko kolaborazio publiko-pribatuak identifikatzea, kuantifikatuz eskualdeka ekimen horiei esker bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako lan aukerak. Eta Gipuzkoan laneratze enpresa berriak sortzen bultzatzeko behar diren ekintzak identifikatzea.
-
Laburpena
Dokumentu hau, GFAk gure lurraldean Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren garapen egokia ziurtatzeko erabiliko duen planifikazio tresna da. 2018-2021 Maparen aurreikuspenaren arabera, 869 plaza berri irekiko dira datozen hiru urtetan, gehiengoa egoitza zentroetan (%77) eta mendetasun, ezgaitasun eta buru-gaixotasuna duten pertsonei zuzendutakoak (%83). Gizarte Zerbitzuen eskaintza Gipuzkoako biztanleen beharretara egokitzeaz gain, dokumentuak oinarrizko lurralde antolaketa proposamena barneratzen du, non lurraldea bederatzi eskualdeetan banatzen den, EAEko Mapak zehazten duen biztanle-eremuak errespetatuz. Neurri hauen helburua da egoitza zein eguneko zentroen itxaron zerrenda murriztea eta gizarte zerbitzuen estalduraren lurralde-oreka lortzea.
-
Laburpena
Txosten honetako xede nagusia Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten premia-egoerei buruzko diagnostikoa eskaintzea da, baita aurreikus daitekeen bilakaera ere; eta 2015-2017ko Gizarte Zerbitzuen Mapak zehaztutako helburuen eta gomendioen inguruko Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen egungo eskaintza.
-
Laburpena
Dokumentu honek biltzen du, 2015-2017ko Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Maparen iraunaldia amaitu eta gero, Jarraipen eta ebaluaketa planean ezarritako adierazleen inguruko informazioa. Aukeratutako adierazleen 2013 eta 2017 bitarteko bilakaerak ?lan helburu orokor eta 28 helburu operatiboen arabera sailkatuak? ahalbidetzen du ezagutzea hauen lorpen-gradua.
-
Laburpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak dokumentu sakon honetan biltzen du 2017. urteari dagokion memoria. Honen bitartez, Departamentuak burutu dituen ekintza nagusien inguruko ikuspegi orokorra eman nahi da eta, bestetik, dokumentuak Foru Entitateak kudeatzen dituen gizarte zerbitzu eta diru-laguntza desberdinei buruzko hainbat datu estatistiko aurkeztea du helburu.
-
Laburpena
Memoria honetan 2016an zehar egindako jarduera garrantzitsuenak jasotzen dira, kudeatutako programa eta prestazioak kontsultatzeko aukera emanez, eta Gizarte Politikako Departamentuak egindako jarduerei buruzko ikuspegi orokorra eta zeharkakoa eskaintzeko. Dokumentua bi zatitan banatzen da. Lehenengoan, Departamentuak dituen zerbitzu desberdinek 2016 urtean zehar izandako jarduera aztertzen da. Bigarrena, aurreko urteetako «Eskaintza eta jarduera» ordezkatzen duen eranskin batek osatzen du. Bertan, plaza, egonaldi, diru-laguntza eta zerbitzuei buruzko datu estatistikoak biltzen dira.
-
Laburpena
Dokumentu honetan aurkezten den txostena Gipuzkoako Foru Aldundiak (Gizarte Politikako departamentua), Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia saila) adostutako Lankidetza Akordioaren emaitza da. Ikerketa hasten da Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko haurren babeserako sistemako baliabideen deskribapenarekin eta jarraian, sistemaren hobekuntza eta birmoldaketarako proposamenaren oinarriak ezartzen ditu. Guzti honen azken helburua, babesgabetasun egoeran dauden haurren arretarako ebidentzian oinarritutako programa ?Zorroa? finkatzea da eta bere ezarpenerako dagozkion gomendioak xedatzen ditu.
-
Laburpena
Txosten honen funtsezko helburua duela zazpi urte (2009) Cidec aholkularitzak Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egindako Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuetako Enpleguari buruzko Ikerketaren kapitulu nagusiak eguneratzea da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkargua 2015. urtean soldatapeko populazioaren lan-baldintzen azterketan erreparatzea da, hain justu, lurraldean hirugarren adineko egoitzetan zerbitzua ematen duten enpresetan lan egiten duten langileak.
-
Laburpena
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Gizarteratzeko Plana bultzatu nahi du gizarte entitate, udal eta beste erakunde publiko batzuen laguntzarekin; izan ere, plan horren helburua da gizarteratzearen inguruan gaur egun dauden politika sektorial ezberdinak antolatzea, eta gizarteratzearen xedeari modu eraginkorrean ekiteko estrategia berriak bultzatzea.
-
Laburpena
Planaren lehentasunezko helburua emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko politika publiko berria garatzea da, zeharkako ikuspegi batetik. Aurre! lau ardatz nagusi dituen plana da: prebentzioa eta sentsibilizazioa, arreta, prestakuntza eta ikerketa. Besteak beste, oinarrizko formazioa eskeiniko zaie indarkeria jasaten duten edo jasateko arriskua duten pertsonekin harremanetan dauden langileei, genero ikuspegia izan dezaten.
-
Laburpena
Gaur egun, Gipuzkoako egoitzetan biztanle adinduei bideraturiko 5.389 plaza daude, eta horietatik %83 ardura publiko foralekoak dira -kontuan hartuz titulartasun forala eta plaza kontzertatuak-. Ia-ia lau mila langilek betetzen dute berauen jarduera sektore honetan, eta horietatik %90 emakumeak dira, eta %62 dira adinduen arretan zuzenean jarduten duten langileak. Bestalde, urteko 180 milioi eurokoa da baliabide horretara bideratzen den gastu publiko eta pribatua. Administrazio publikoek -gehienbat, Gipuzkoako Foru Aldundiak- bideratzen dute horretarako finantziazio nagusia, izan ere, administrazioek eginiko ekarpenen bidez jasotzen da guztirako gastuaren %58, eta erabiltzaileen ekarpenek finantzatzen dute %40 inguru.
-
Laburpena
Txosten hau hausnarketa prozesu baten zati da eta Gipuzkoan pertsona adinduei zuzenduriko egoitza zentroen egoera ahalik eta modu objektiboenean ezagutzea du helburu, bai zerbitzuaren gestioarekin harreman zuzena duten aspektuei dagokienez, baita erabiltzaileei ematen zaien arretaren kalitatearekin harremana duen aspektuei dagokienean ere. Zehazki, txosten honetan zerbitzuarekin harremana duten elementu nagusien inguruan eskuragarri dauden datuak biltzen dira, hauen bilakaera aztertu eta beste lurralde eremuekin konparatuz, eta bestetik, zerbitzu ematean inplikatuta dauden agenteen ikuspuntua biltzen da zerbitzuaren indar eta ahultasunak ezagutzeko asmoz.
-
Laburpena
Memoria honetan biltzen dira 2015ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko Departamentuak buruturiko ekimenik garrantzitsuenak. 2015. urtean zehar, Gizarte Politikako Departamentuak 27.381 gipuzkoarri eman zien arreta zerbitzu eta prestazioen bidez; hau da, 2014. urtearekin alderatuta, 2.459 pertsona gehiagori. Azpimarratu beharra dago, 2015ean zehar, desgaitasun fisiko eta buru nahasmendua duten pertsonei arreta emateko modulua aurkeztu dela, eta gainera, Irun eta Arrasaten Familia Inguruneko Zaintzetarako Prestazio Ekonomikoa jasotzen duten pertsonen eta horien familien errealitatea ezagutzeko abian jarri diren esperientzia pilotuei buruzko txostena ere argitaratu da.
-
Laburpena
Datuen dossier honek osatzen du Behagi.eus datu-bankuan argitaratutako informazioa. Dokumentu honek eskaintzen ditu oso anitzak diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduak kudeaturiko zerbitzu eta prestazioen inguruko datuak, eta eskaintza eta ekimenaren atalek osatzen dute. Horietatik lehenengoan biltzen dira Aldundiaren eskumeneko gizarte-zerbitzuen plaza-kopuruaren inguruko datuak, bai egoitzetako bai eguneko plazen inguruko datuak. Bigarrenean biltzen dira mendekotasun, ezgaitasun, gaixotasun mentalak edota bazterkeria edo babesgabetasun egoeretan dauden pertsona horien premiak artatzera bideratutako zerbitzu, prestazio eta dirulaguntzak.
-
Laburpena
Dokumentu honek Gipuzkoako Foru aldundiak Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuari, zaintza kooperatiben inguruan eskatutako txostena jasotzen du. Ikerketak bi parte ditu: lehena "Cooperativas de cuidados: de la prestación económica de asistencia personal hacia la colectivización de las personas cuidadoras" izenburuaren eta bigarren bat nazioarteko esperientziei begiratzen diena "Incubadoras de economía social y Solidaria: experiencias internacionales y definición participativa de una incubadora social universitaria" izenburupean.
-
Laburpena
Bere garaian Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak desgaitasuna duten pertsonen Kontseiluaren aurrean iragarri ondoren, 2014. urtean zehar eta 2015. urtearen hasieran Departamentu horren eta desgaitasuna duten pertsonei eta buru nahasmendua duten pertsonei Lurralde Historiko honetan ostatu zerbitzuak, eguneko zerbitzuak eta zerbitzu okupazionalak eskaintzen dizkieten hirugarren sektoreko erakunde nagusien artean egindako gogoeta bateratuaren emaitza da proposatutako eredua.
-
Laburpena
Erakunde publikoek ia 500 milioi euro bideratu zituzten 2013. urtean Gipuzkoako gizarte-zerbitzuak finantzatzera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gizarte Zerbitzuetako Gastu Publikoaren azterlanak jasotakoaren arabera. Azkeneko hamarkadan hazi egin da modu nabarmen batean kopuru hori, nahiz eta egonkor mantendu den 2002 eta 2013 urteen artean zerbitzuetako helburu diren talde desberdinen arteko banaketa. Azterlan horretan kontuan hartutako zerbitzu eta prestazioetan, beste zerbitzu eta prestazioen aldean nabarmentzen dira egoitzetako arreta eta prestazio ekonomikoak.
-
Laburpena
Txosten honetan, 2014an eginiko Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketa Inkestaren (GPGBI) emaitzak aurkezten dira. Estatistika lan horren bigarren argitalpena dugu honako hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailak sustaturik, eta 2012an lehen aldiz egin zenaren jarraipena da. Inkestak aztertzen ditu, hala Gipuzkoan ematen diren pobrezia, eskasia, desberdintasun edota bazterketa egoeren hedapen maila, alor horretan erabili ohi diren adierazleak baliatuz, nola gipuzkoarren bizi baldintzak, bereziki aztertuz, pobreziak eta bazterketak egoera horretan direnen ongizatean duten eragina.
-
Laburpena
Honako Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Mapak Lurralde honen ezaugarrietara egokitzen ditu Euskadiko 2015-2017ko Gizarte Zerbitzuetako Plan Estrategikoaren irizpideak, eta Gipuzkoako zonalde desberdinetan lortu nahi diren estaldurak ezartzen ditu, bai udalen eskumeneko lehen mailako zerbitzuei, bai aldundien eskumeneko bigarren mailako zerbitzuei dagokienez. Maparen aurreikuspenen arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiak 634 plaza berri irekiko ditu datozen hiru urtetan Lurraldeko gizarte-zerbitzu desberdinetan. Helburua, mendekotasunak, ezgaitasunak edo buru-gaixotasunak dituzten pertsonen, nahiz bazterkeria edo babesgabetasun egoeran daudenen arreta-premia gero eta larriagoei erantzutea da. Horretarako, Mapak 29 milioi euroko kostua izango du eta 741 lanpostu berri sortuko ditu.
-
Laburpena
Dokumentu hau 2015-2017ko Gizarte Zerbituzen Maparen laburpena da. Mapa honek Gipuzkoako ezaugarrietara egokitzen ditu Euskadiko 2015-2017ko Gizarte Zerbitzuetako Plan Estrategikoaren irizpideak, eta Gipuzkoako zonalde desberdinetan lortu nahi diren estaldurak ezartzen ditu, bai udalen eskumeneko lehen mailako zerbitzuei, bai aldundien eskumeneko bigarren mailako zerbitzuei dagokienez.
-
Laburpena
Memoria honetan biltzen dira 2014an Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko Departamentuak buruturiko ekimenik garrantzitsuenak. Aurreko urtean, Departamentu horrek artatu zituen zerbitzu eta prestazioen bidez 25.234 pertsonak -2013an baino 1.000 gehiago-, eta izan zuen 327 milioi euroko aurrekontu bat, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontutik ia %49. Kabiaren sortzea nabarmentzen da Departamentuak bideratutako ekimenen artetik, eta 2014an sortutako erakunde autonomo bat da erakunde hori, eta bere xedea da Lurraldeko pertsona adinduentzako 16 udal-egoitzetako kudeaketa bere gain hartzen joatea.
-
Laburpena
Datuen dossier honek osatzen du Behagi.eus datu-bankuan argitaratutako informazioa. Dokumentu honek eskaintzen ditu oso anitzak diren Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduak kudeaturiko zerbitzu eta prestazioen inguruko datuak, eta eskaintza eta ekimenaren atalek osatzen dute. Horietatik lehenengoan biltzen dira Aldundiaren eskumeneko gizarte-zerbitzuen plaza-kopuruaren inguruko datuak, bai egoitzetako bai eguneko plazen inguruko datuak. Bigarrenean biltzen dira mendekotasun, ezgaitasun, gaixotasun mentalak edota bazterkeria edo babesgabetasun egoeretan dauden pertsona horien premiak artatzera bideratutako zerbitzu, prestazio eta dirulaguntzak.
-
Laburpena
Dokumentu honek 2014 urteari dagokion Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketaren inkestaren lehen emaitzak jasotzen ditu. . Guztira, 1.507 etxeetan egin da inkesta. 2012ko adierazleekin alderatuta, egoeraren hobekuntza isladatze dute inkestaren emaitzek. Emaitzen azterketak ondorioztatzen du, bestalde, Gipuzkoan existitzen diren diru laguntzei esker, pobrezia tasa larria% 11,9tik % 5,5tara jaitsi dela, hau da, 46.000 pertsona baino gehiago atera dira pobrezia larria egoeratik laguntze haueu esker.
-
Laburpena
Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten dute ia 11.000 pertsonek, kontuan hartzen direlarik enplegu-zentro berezietako langile gehienak, baina kontuan hartu gabe mendetasun-egoeran dauden pertsonen zainketarako ezkutuko lana. Gipuzkoa nabarmendu da joandako urteotan sektoreak izandako enplegu-sorkuntzagatik, kontuan hartuz ekonomiaren alor gehienetako enplegu-suntsiketa eta Bizkaia eta Arabako Gizarte Zerbitzuek baino ahulagoa den enplegu-sorkuntzarako
gaitasuna. -
Laburpena
Gaur egun, Euskadik sistema sendoa du pobrezia egoerak jarraitzeko eta neurtzeko. Sistemak bi eragiketa estatistiko ditu erdigune: Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta (PGDI), Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren estatistika-erakunde espezifikoak lau urtean behin egina, eta Bizi Baldintzei buruzko Inkesta (Encuesta de Condiciones de Vida-ECV), Estatistika Institutu Nazionalak (INE) urtero egiten duena bera. Kasu biotan pobrezia eta prekarietatea neurtzeko zeharo tresna finkatu eta fidagarriak badira ere, sistemak baditu gabezia garrantzitsu batzuk, eta horiei erantzun egin behar zaie, Gipuzkoako Lurralde Historikoan gertatzen diren pobrezia eta gizarte bazterketa egoeren jarraipen egokia egin ahal izatearren.
Beraz, aurrekariok harturik abiapuntu, Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkesta eginez lortu nahi diren helburuak honakoak dira: 1. Gipuzkoan pobrezia eta gizarte bazterketa egoerak neurtzeko eta jarraitzeko sistema propioa sortzeko oinarriak finkatzea, horren bidez aldizkakotasun egoki batez lortu ahal izatearren gure inguruko herrialdeetan errealitate horien jarraipena egiteko erabiltzen dituzten adierazle nagusiak. 2. Informazio xehatua eta lurraldeka bereizia ematea, Gipuzkoako pobrezia eta gizarte bazterketa egoerei buruz, eta egoera horiek ezaugarri pertsonalen (sexua, adina, jarduera, jatorria, etab.) edo etxeen arabera duten eraginari buruz. 3. Bildutako informaziotik abiaturik, eta Gipuzkoan pobreziaren eta gizarte bazterketaren esparruan lanean ari diren erakunde publiko eta pribatuen partaidetzaz, gomendio edo orientazioak planteatzea, pobrezia eta gizarte bazterketaren kontrako borrokaren esparruan Euskadin garatzen diren politikak hobetu ahal izatearren. -
Laburpena
Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Departamentuak burutu du azterlan bat gure lurraldean pobrezia energetikoaren eragina neurtzeko Gipuzkoako Pobrezia eta Gizarte Bazterketaren 2012ko inkesta oinarri hartuz eta SIIS-Dokumentazio eta Ikerketa Zentroaren lankidetza izan duelarik. Halaber, pobrezia energetikoaren nazioarteko panoramika osatu da gure inguruko herrialdeetan egoera horien prebentzio eta zuzenketarako politika eta neurriak aztertuz.
-
Laburpena
2014an abiarazi zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuak azterketa pilotu hau, Familia Barruko Zainketetarako Prestazio Ekonomikoa (FBZPE) jasotzen dutenen egoeraren diagnostikoa egiteko. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen Autonomia Pertsonala eta Zaintza Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legeak baimendua da prestazio hori. Hona diagnostikoaren xedea: FBZPEa jasotzen dutenen eta haien familien egoera ezagutzea, egoera horien segimendueredu bat prestatu eta probatu ondoren, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaletako gizartezerbitzuetan era praktiko, jasangarri eta integratzailean ezartzeko.
-
Laburpena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduak eskatuta, Siadecok eginiko azterlan honetan xede hartu da 2007. urtetik aurrera ezarritako mendekotasunaren balorazioen ondorioz mendekotasunaren inguruan eman diren prestazio ekonomikoen analisi kualitatiboa burutzea. Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko 39/2006 Legea zuzentzen da autonomia fisikoa, sentsoriala, psikikoa edo intelektuala galdu edo maila urria duen pertsonari, eta arreta edo laguntzaren premia dutenean eguneroko bizimoduko gauzak eta zaintza pertsonala mantentzeko laguntzen zaie. Lege horrek hiru urte bete dituen honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduak proiektu hau burutu nahi du honako bi xedeak betetzearren: mendetasun-egoeran dauden pertsona onuradunen bizi-mailaren kalitatea eta berauen zaintzaileena ezagutu nahi izan dute; eta, bestetik, erraztarazi Gipuzkoako mendetasun-egoeran dauden pertsonen arretarako eredua zuzentzeko orientazioa.
-
Laburpena
Familia-inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoa jasotzen duten kasuen jarraipenerako proposatzen den Eredua, ez da laguntzei eta zerbitzuei buruzko azterketa, ez eta laguntzen eta horien azken urteotako garapenaren inguruko gogoeta ere. Jakina da prestazio horrek izan duen hedapena, beste laguntza eta zerbitzuekin alderatuta, nahiz eta lege-testuan ezohiko prestaziotzat hartzen den. Horrela, Familia-inguruneko Zaintzetarako Prestazio Ekonomikoa (FIZPE) lehen tokian kokatu da zerbitzuen eta prestazioen katalogoko esleipenen rankingean. Gaur egungo egoerak agerian utzi du joera hori. Aurreikusi gabeko tamaina hartu du prestazioak.
-
Laburpena
Mendekotasunaren Legea indarrean jarri zenetik, pertsonak zaintzeari eta artatzeari lotutako prestazio ekonomikoak gero eta protagonismo handiagoa hartzen joan dira. Joera hori Espainiako Estatu osoan nagusitu da eta tartean diren administrazio publiko guztien kezka bihurtu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta SIIS Dokumentazio eta Azterketa Zentroak egindako txosten honen xedea mendetasuna artatzeko esparruan ematen diren prestazio ekonomikoak kontrolatzeko eta gainbegiratzeko eta prestazioen kalitatea ziurtatzeko neurriak proposatzea da.
-
Laburpena
Buru-nahastea duten pertsonen errehabilitazio psikosozialerako zentroak nagusiki buru-nahaste larria duten pertsonek ahalik eta autonomiarik handiena lortzera bideratuta daude. Baliabide hau Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendetasun Egoeran dauden Pertsonak Zaintzeko Legearen zerbitzu-katalogoan jasota dago.
-
Laburpena
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduaren eskariz burutu zuen SIISek azterlan hau, eta bertako xedea da kalkulatzea 2020. urterako bideratu beharreko Gizarte Zerbitzuetako gastua, urte horretarako aurreikusi daitekeen zerbitzu-eskaria eta gai horren inguruko arautegiak oraintsu aldatu dituen eskakizunak kontuan hartzen direlarik. Azterlanaren emaitzek azaltzen dutenaren arabera, 1994-2006 aroan euro konstanteetan %100eko gastu publikoaren hazkuntzaren arabera, 2008-2020 aroan bideratu beharreko hazkuntzak %139koa izan beharko luke. Azterlanaren emaitzek azaltzen dute kuantifikatutako ezaugarriak dituen Gizarte Zerbitzuen ereduaren ondorioz, gehienbat Udalerriek hazi beharko dutela gaur egun Gizarte Zerbitzuetara bideratzen duten gastua, eta praktikoki, lau biderretan haziko da gaur eguneko gastua.
-
Laburpena
Azterlan honen xedea da oinarrizko orientazio-sorta bat proposatzea, epe ertain batean, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen sistemaren iraunkortasun ekonomikoa eta gai horretako eskumenak dituzten instituzioek finantza-nahitasuna bermatzeko. Hori dela-eta, lehenik burutu da gure lurraldeko joeren azterketa bat gizarte-babesaren gastua oro har eta Gizarte Zerbitzuen gastua bereziki finantzatzen den moduaz. Azterketa horren bidez diagnostiko bat burutu da proposatutako orientazioek erdiz erdi zehaztu beharreko gabezia, arrisku edo hutsegiteen inguruan.
-
Laburpena
-
Laburpena
Gipuzkoako Gizarte Behatokiaren esparruko ekimenen baitan, azterlan honek xede du jasotzea gure inguruko herrialdeetan garatu izan diren kolektibo desberdinentzako Gizarte Zerbitzuen prestazioen inguruko joera eta berrikuntzak, eta kolektibo horiek osatzen dituzte sortuberri edota berariazko arreta behar duten taldeek. Txosten honek jarraibidea ematen dio joandako urtean Gizarte Zerbitzuen arlo desberdinetako hornidurarako gailentzen ari diren joeren inguruan Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen Behatokiak burutiko txostenari.
-
Laburpena
Gipuzkoako Gizarte Behatokiaren esparruaren ekimenen baitan, azterlan honen xedea da xeheki jasotzea eskuartze sozialen arlo zehatz batzuetan gure inguruko herrialdeetan garatu diren joera eta berrikuntzak. Azterlanaren xedea ez da printzipio edo ildo estrategikoen arabera gertatzen diren joerez berri ematea; bertan aztertzen dira Gipuzkoarako interesgarri gerta daitezkeen gizarte-zerbitzuetako alor zehatz batzuetan burutu diren kudeaketa- eta plangintza-esperientzia batzuek. Bestela esanda, txostenak ez du jaso nahi gure inguruko herrialdeetako gizarte-zerbitzuetako prestazioen ildo zuzentzaileen berririk ?nahiz eta asko diren joera-aldaketa oso garrantzitsuak-, bertan azaldu nahi da nola eta zein neurritan ari diren garatzen askotariko izaera duten ekimen-ildo berritzaileak.
-
Laburpena
Gipuzkoako Gizarte Behatokiaren lehenengo txosten honen xedea da Gipuzkoako Gizarte Zerbitzu eta artatzen dituen kolektiboen egoeraren inguruko ikuspegi panoramiko bat eskaintzea, berariazko kontu hartzen zaielarik Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamenduaren eskumen diren baliabideei. Urteroko aldizkakotasuna aurreikusiz, txosten honek jarraibidea izango du hurrengo urteetan, eta horrek ahalbidetuko du une bakoitzean Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen ezaguera izateaz gain, funtzionamenduaren oinarrizko adierazleen eboluzioa aztertzea, eta baita herritarren artean gerta daitezkeen eskari-aldaketei erantzuteko.
Azterlan honen xedea da oinarrizko proposamen batzuek luzatzea, epe ertain batean, Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuen iraunkortasun ekonomikoa eta gai horietan eskumena duten erakundeen finantza-nahikotasuna. Hori dela-eta, lehenik burutu da gure lurraldeko joeren azterketa bat gizarte-babesaren gastua oro har eta Gizarte Zerbitzuen gastua bereziki finantzatzen den moduaz. Azterketa horren bidez diagnostiko bat burutu da proposatutako orientazioek erdiz erdi zehaztu beharreko gabezia, arrisku edo hutsegiteen inguruan.