V. Monografikoa. Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen ahalduntzea: esku-hartze profesionalean kontuan hartu beharreko gakoak eta elementuak

Formakuntzaren informazioa

1. Deskribapena 

Ikastaro honetan, funtsean, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen ahalduntze-prozesuei laguntzeko elementuak ematen dira, esku-hartze profesionaletik abiatuta: eraldaketa prozesua, zeinaren bidez emakume batek “beste batzuentzat” izateari uzten dion eta “beretzat” izatera igarotzen den. Ahalduntzeprozesuak ulertzeko hainbat gako eskainiko dira, emakumeak boteretik urrundu ditzaketen edo, aitzitik, ahalduntzen laguntzen duten esku-hartzearen elementuak azpimarratuz. Horrela, monografiko honen bidez, ikuspegi praktiko batetik landu nahi da nola txertatu emakumeen ahalduntzea gizarte-eremuko profesionalen lanean, beren esku-hartzearen helmuga gisa. 

 

2. Helburuak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Inklusioko eta Indarkeria Matxistaren Emakume Biktimen Arretako Zerbitzuarekin hitzartutako erakundeen esku-hartze ereduan emakumeen ahalduntzearen ikuspegia txertatzen sakontzea. Gizarteratze eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei laguntzeko sareko baliabide eta zerbitzuetan lan egiten duten profesionalek elementu homogeneo eta komunak izan ditzaten baldintzak sortzea bilatzen da, beren lanetik abiatuta, emakumeen ahalduntzean laguntzeko.

3. Metodología 

Planteamendu metodologikoa pedagogikoa, parte-hartzailea, bizipenezkoa eta teoriko-praktikoa da.

4. Irakaslea

Sara Ibarrola Intxusta

Soziologian lizentziatua (Nafarroako Unibertsitate Publikoa), Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoan masterra (Nafarroako Unibertsitatea), Berdintasun Agentean masterra (Valentziako Unibertsitatea), Enpresa Bikaintasuneko Ereduetan espezializatua, EFQM (Nafarroako Unibertsitate Publikoa). 3.000 ordu baino gehiagoko prestakuntza akreditatua generoa, ahalduntzea, emakumeen aurkako indarkeria matxista, genero-mainstreaminga eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika publikoen inguruan. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (Nafarroako Gobernua) zuzendaria 2007-2012 urteetan. IBAIN Consultoría SLko zuzendari eta sortzailea 2014tik.

Ibilbide profesionala 1998an hasi zuen, politika publikoak eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko proiektuak bultzatzearekin, diseinatzearekin, garatzearekin eta ebaluatzearekin (eremu autonomikoa, estatukoa eta europarra), administrazioei genero-mainstreamingaren arloko aholkularitza espezializatuarekin, genero-ikuspegidun ikerketarekin, partaidetza-prozesuen dinamizazioarekin, berdintasunerako prestakuntza-estrategien diseinuarekin, profesionalei prestakuntza ematearekin eta berdintasunerako erakundeen komunikazioarekin eta marketinarekin lotuta.

 

5. Ikastaroaren oinarrizko ezaugarriak

Modalitatea

Aurrez-aurrekoa

Iraupena

8 ordu.

Ordutegia

9,00h-14,00h | 15,00h-18,00h

6. Izen-emateak

Ez daude publiko orokorrera zabalik. Izen-emateak barne prozedura baten bidez egin dira. 

7. Programa 

  • Zergatik emakumeen ahalduntzea esku-hartze profesionalaren jomuga komun gisa? Esparru teorikoa.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren baliabideetatik eta zerbitzuetatik hedatutako esku-hartze profesionalean inplikazioak. Kontuan hartuko da, halaber, Gizarte Politiketako Sailaren emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko esku hartzeko eredua.
  • Arreta profesionaletik emakumeen ahalduntzera laguntzen duten – eta laguntzen ez duten – elementuak identifikatzea.
  • Ahalduntze-prozesuetako une desberdinetan indarkeria matxistari arreta emateko gakoak.
  • Emakumeen ahalduntzeari laguntzeko jarduera-mailak - profesionalak prozesuetan laguntzeko eta eragiteko nola eta nondik kokatzen diren berrikustearen garrantzia:
    • Arreta profesionalean genero-joerak identifikatzea.
    • Ahalduntze pertsonaleko prozesuen izaera bakarra eta konplexua, eta profesionalen zeregina.
    • Konpontzea, eraldatzen laguntzeko.

Egutegia

Ikastaro monografiko hau 2023ko ekainaren 6an ozpatuko da. 

Lekua

 Donostiako Anoeta Estadioko Kirol Etxean izango da.